ELEAK

Martxoak 8 zer?

Eskubide zibil eta politikoen defentsan hamaika izan dira emakumeek historian zehar aurrera eraman izan dituzten borrokak. Gizonok askotan ez dugu jakiten nola jokatu eta ezjakintasun horrek askotan ixilik hobeto gaudela erakusten digu. Hainbeste adibideren artean Estatu Espainoleko presidentea buru duen PPk martxoak 8ko grebaren inguruan esandakoak ekarri nahi ditut hona: “La huelga feminista rompe el modelo de sociedad occidental y enfrenta a mujeres y hombres”.

Audio_placeholder

Martxoak 8 zer?

Loading player...
eleak talaiatik
eleak talaiatik

Esan ziezaietela hori 1911. urtean Nueva Yorken hil ziren 123 emakume langileri, esan ziezaiotela Rosa Parks afroamerikarrari 1955. urtean autobusean zurien aldean eseri zenean, esan diezaiotela Israelgo estatu zapaltzaileari aurre egiteagatik kartzelan dagoen Ahed Tamimi gazte palestinarrari, esan deizaietela Granadako espetxean derrigorrezko lanak egiteari uko egiteagatik isolatu dituzten Agurtzane eta Ainhoa euskal presoei, esan diezaiotela hori Ekai gaztea bezala egunero sistema heteropatriarkal honen genero presioei aurre egin behar dioten persona transexualei…

Egun batean ekintza desobediente batekin historia aldatzeko gai zirela erakutsi ziguten emakume guzti horiengatik, fabriketako emakume langileengatik, etxeko andreengatik, pentsionistengatik, emakume abeltzain eta nekazariengatik, sexu langileengatik, zaintza lanetan dauden etorkinengatik, matxismoak erail dituen emakumeengatik… Martxoak 8?...

Martxoak 8 Emakumeen* Greba.