Zehazki, 18/98 sumarioaren auziko Enpresak atalean zigortu zuten eta hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Eguerdi partean egin diogu elkarrizketa. Ordurako jada Leitzan zegoen Etxeberria, Soriara bila joan zaizkion senide eta lagunekin. Askatasuna berreskuratu duelako “pozik” sentitzen dela kontatu digu, nahiz eta, kezka ere baduen “dispertsioa bere horretan mantentzen delako”. Goizeko 08:00ak pasatxo zirenean irten da espetxetik, eta bertan zituen zain senide eta lagunak. Herrian, Oiartzunen, arratsaldeko 18:00etan egingo diote harrera.