"Legeek baino, eguneroko jokabideak esango du euskara erabil daitekeen edo hiztunak baztertzen diren"

Hiru gauza eskatu dizkio aurki hasiko den 2018. urteari Karmelo Ayestak: batetik, euskaldunok ez ahaztea gure ametsak, eta egunero gogoratzea libre garela erabakitzeko eta etorkizun hobea hautatzeko.

Audio_placeholder

"Legeek baino, eguneroko jokabideak esango du euskara erabil daitekeen edo hiztunak baztertzen diren"

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Ohiturak eta inertziak aldatzeko ausardia ere eskatu du. Egun, hezkuntza eremuan euskaraz ikasteko aukera izan arren, horrek ez duelako lotura zuzenik kalean euskara erabiltzearekin. Amaitzeko, auzolanean aritzeko gogoa, gaitasuna eta irmotasuna eskatu ditu. Euskalgintzak elkarlanerako bidea hartu duen honetan, askotariko eragileak ikusi ditu batera, hizkuntz ohituretan eragiteko prest. Baina uste du herritarrok izango dugula azken hitza.