Zer utzi digu #BTN17ak?

Udazkena bertsoz bertso pasa dugu, herriz herri, geltokiz geltoki, eta atzo iritsi zen trena helmugara. Asko eman du 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi honek. Bertso ederrak eta ez hain ederrak, doinu berriak, pozak eta penak. Halakoa izan zen BEC eko finala ere. Txapelketaren jarraipena egin duten Jon Garmendia, Amagoia Mugika eta Mirari Martiarena gonbidatu ditugu  gurera,  patxadaz aritu gara BECeko finalari eta honek utziko duen arrastoaz.

Audio_placeholder

Zer utzi digu #BTN17ak?

Loading player...
BEC.
BEC.

Hitz egin dugu 8 bertsolariek egindako lanaz, jarritako gaiei emandako erantzunez. Txapelketa honek utzitako doinu berriak ere aipatu ditugu, eta geure buruari galdera egin: zergatik hainbeste doinu berri? Bertsozale Elkarteak egindako lanaz ere aritu gara baita hedabideek egindako jarraipena aipatu ere.