Bake artisauak, Baionako Harrera Zentrua eta ahate etxaldeak aktualitatean

Bake artisauek egindako 'sukalde lanak' sostengatzeko mobilizazioa izan zen Parisen iragan asteburuan. Sukalde lan horiez, mobilizazioak izandako oihartzunaz eta eman daitezkeen aitzinamenduez hausnartu dute Idoia Eraso eta Ihintza Arrieta kazetariek Luhusoko operazioaren urteurrenaren bezperan. Horretaz gain, Baionako Migranteen Harrera Zentruak ateak itxiko ditu aurki. Bertakoak Pabera eramango dituzte eta ondoren Italiara. Etorkinekin kolektiboa 'oso kritiko' dela kontatu digute kazetariek.

Loading player...
|15/12/2017 13:08
Guz_12_heures_concerts_paix_luhuso_imiquelestorena06
Kulturgileek eta Bake Bideak antolaturiko ekimena Luhuson. ©Isabelle Miquelestorena

.