Unai Agirrek Barakaldoko finalean kantatuko du, lehen aldiz. Pasaden finalean ez bezala, oraingoan ez da atarian geratu. Anaitasunako saioan presiorik gabe sentitu zela esan digu hernaniarrak. Urduritasuna etorriko zaio finala gerturatu ahala. Orain 'nekea' du gainean, larunbateko saioaren ostean. BECen bere bertsokerak jendea asetuko balu asko poztuko litzatekeela esan du Unai Agirrek. "Miraririk ez dago, egin beharrekoa eginda dago, zertxobait findu behar da orain" nabarmendu du.