"Aukera dugu hizkuntza ohituretan eragin eta espazio guztietan erabilera areagotzeko"

Joan den astean aurkeztutako Euskaraldia dinamikaz hitz egin du Bai Euskarariko Rober Gutierrezek gurean.

Audio_placeholder

"Aukera dugu hizkuntza ohituretan eragin eta espazio guztietan erabilera areagotzeko"

Loading player...
Rober Gutierrez
Rober Gutierrez

Abenduaren 3ra begirako adierazpenetan nabarmentzen ari diren kontzeptuei erreparatuta, aurrera egiteko aukerak ikusten ditu Gutierrezek, eta hori aprobetxatu egin behar dela iruditzen zaio. Jakitun da, ordea, euskaraz egiteko espazioak behar ditugula, baita horretarako beharrak eta kezkak plazaratu behar direla ere. Edonola ere, Euskaraldiaren inguruan ezohiko batasuna ikusi izana pozgarria iruditzen zaio. Norbanakoengan arreta jartzea ongi badago ere, Gutierrezek uste du gainerako subjektuek ere egin behar dutela aktibaziorako jauzia.