Jende asko ezagutzeko aukera eman dio horrek, besteak beste, Javier Tisera olerkari eta kazetariarekin egon da eta harekin ikasi du 'harrapatari' euskal hitza. Izan ere, Mayak uste du euskal diasporan asko ikasten dela Euskal Herriaz, sarri diasporan egiten den lanaz ohartzen ez bagara ere. Azaroko lehen bi asteetan ibili da Uruguain eta Argentinan eta ez daki berriz itzuliko ote den, baina Euskal Herrira itzuli aurrez, bere Montebideoko haritza besarkatu du eta joan da adarrak airean erroak ene bihotzean dituela.