Ostegunean, berriz, Eskilarapeko Soinuak zikloaren barruan, Xabier San Sebastianek azken diskoa aurkeztuko du. Euskararen Egunaren bezperan, kandelen mosaikoa, argazki erraldoia, kalejira eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa izango dituzte, eta DuDa performance artistikoak borobilduko du gasteiztarren Euskararen Eguna. Behin abenduaren 3a igarota, hilaren erdialdean Aitzina Folk folk musika jaialdia antolatu dute. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak ere bisitatuko ditu 'Errementari' filmaren nondik norakoak hurbiltzeko. SolasAlean saioa berezia izango da abenduan, izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin elkarrizketa birtuala egingo dute. Eta Saski Naski zikloan Mugaldekoak taldeak literatura eta musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du hilaren amaieran. Erakusketa batekin agurtuko dute urtea: Haurren Arterako eta Kulturarako eskubideen gutuna. Horrez gain, abian dituzte hainbat ikastaro eta tailerretarako izen emateak ere.