Aste garrantzitsua izango omen da abian dena UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat. Izan ere, jardunaldiak antolatu dituzte Soziolinguistika Klusterrarekin batera: IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2017. ‘Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’. Azaroaren 22an izango da hori, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan.