Nazioarteko nobedadeen artean, Kanadako Annihilator taldearen "For The Demented" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Moonspell, Witchery, Bloodshot Dawn eta Bloodhunter banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Bleed taldearen "Rediseña, reconstruye y destruye" diskoa nabarmenduko dute, Mosh eta Sealed Room banden doinu berriekin batera. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!