Interesgarria iruditzen zaio euskalgintzarako hango adibidea. Urteetan ikusitako une erabakigarriez gain, azpian nabari den harreman sarea. Kontraboteretik datozen edo gizarte eredu alternatiboak eraikitzen ari diren gizarte mugimenduak eta urteak botereguneetan daramatzaten alderdi eta eragileak norabide berdinean lanean ikusteak inbidia puntua ematen dio. Baina hori ez da egun batetik bestera gertatu. Gurera begira jarrita, euskalgintzaren eremuan, konplizitate sare horiek antolatzeko aukera badagoela iruditzen zaio.