Nazioarteko nobedadeen artean, Herbeheretako Vuur taldearen "In This Moment We Are Free - Cities" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Europe, Savage Messiah, Pink Cream 69 eta Serious Black banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Vhäldemar taldearen "Against All Kings" diskoa nabarmenduko dute, Ad Eternum eta Alma Culter banden doinu berriekin batera. Bukatzeko, urteurren berezi bat ospatuko dute. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!