Nobel sariak iragartzen diren garai bertsuan, haiekin zerikusia duten beste sari batzuk ere banatzen dira. Ig Nobelak dira, eta saria merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute.