Bi animalia agertzen dira irudian, bata bestearen gainean, elkarrekin bizi diren bi espezieren irudia. Elkarren beharra dute, batek bestea osatzen du, eta biek ematen diote zerbait elkarri. Sinbiosia da animali batzuen artean ematen den harreman hau izendatzeko terminoa. Urtero-urtero jasotzen dituzte balorazio onak mintzalagunen egitasmoari dagokionez, eta aurten hiru kontzeptu nabarmentzea erabaki dute: 'Hartu. Eman. Eragin'.