"Udaren azkena epeltzeko asmoz osatutako menua labetik atera berri da Oihanederren"

Euskararen ezagutzari dagokionean Araban emandako aurrerapenak ez duela parekorik
Europan esan du Urtzi Urrutikoetxeak, Gasteizko Oihaneder euskararen etxean. Horri tiraka, urrirako prestatu duten agendaren berri ekarri du Ane Pedruzok gurera.

Audio_placeholder

"Udaren azkena epeltzeko asmoz osatutako menua labetik atera berri da Oihanederren"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

'Ma Vie the Courgette'  filmarekin hasiko dute hilabetea, Filmazpit zikloaren barruan, eta jatorrizko frantsesezko bertsioan eta euskaraz azpititulatuta proiektatuko dute. Urriaren 4rako, berriz, umorearen eraikuntzaz hausnartuko dute Uxoa Anduagak, Unai Iturriagak eta Laura Mintegik, Iñigo Astizen gidaritzapean. Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatu berritan, Andoni Egañaren bisita ere jasoko dute, ALEArekin elkarlanean antolatutako SolasAlean elkarrizketa irekien zikloan egongo baita hilaren 17an. Hitz Adina Mintzo zikloaren barruan, frisiera hizkuntzaz arituko zaie Durk Gorter soziologo eta ikerlaria.
Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloan, berriz, Amerikar Estatu Batuetara egingo
dute jauzi Biziminez dokumentalarekin. Horrez gain, musikari eta argazkiei ere tartea eskainiko diete.