"Hizkuntz erabilera digitala indartu behar da Internet garaian bizirauteko"

Bihar ospatuko da Hizkuntzen Eguna Europan, eta horri begira jarri da Elhuyarreko Klara Ceberio gurean. Zenbait hizkuntza gutxituren egoera digitala hobetzeko DLDP Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Proiektuaren berri ekarri du.

Audio_placeholder

"Hizkuntz erabilera digitala indartu behar da Internet garaian bizirauteko"

Loading player...
KLARA CEBERIO BERGER
KLARA CEBERIO BERGER

Elhuyar 2015etik ari da lanean proiektu horretan eta inkesta bat jarri du abian sarean euskal hiztunen behar digitalak zehaztu asmoz. Erabiltzaileen erantzunak oinarri hartuta kit moduko bat osatu nahi dute, erabilera areagotzeko. Hizkuntza aniztasun digitalerako bideorria diseinatu asmo dute, hizkuntza erakundeek eta gobernuek kontuan izateko.