Azken inkesta soziolinguistikoak utzitako datuei erreparatuta, oraindik ere, euskaltegietako matrikulazio kanpaina sendoak beharrezkoak direla iruditzen zaio. Edonola ere, norbait euskal hiztun aktibo izateko gakoak gogoan izan behar direla nabarmendu du, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Jone Goirigolzarriren ideiak ekarri ditu gogora. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartu eta bizi esperientzia aparta bizitzeko aukera ematen ahalegintzen dira AEK-ko euskaltegietan, euskara ikasteko modu efektiboa eskaintzen, Mugikaren arabera.