Zuberoako Santa Graziko lurren azpian munduan bisitatu daitekeen gelarik handiena dago, La Verna izenekoa. Oier Gorosabel espeleologoak azpimarratu duenez, 194 metro altu eta 245 metro zabal da. Bertan egindako ikerketa bioespeleologikoa berritzaiea izan zen, lekuan bertan egin zutelako.