Ezagutzak gora egin arren, gure kaleetan geroz eta euskara gutxiago entzuten bada, zerbait gaizki egin denaren seinale dela uste du Artzelusek. Horrez gain, euskara erabiltzen duten horiek ere zein euskara mota erabiltzen duten kezkagarria dela uste du. Euskararen inposaketaren aurka eta motibazioaren alde daudenei ere zuzendu zaie, ofizialtasuna ezinbestekoa dela nabarmendu du.