Hizkuntzen kale erabilera neurketaz egindako analisietan ardura ez ote den hiztunen gainean soilik uzten irakurri baitu bertan. Beste eztabaida batzuen oinarrian ageri diren puntuak ere topatu ditu eskutitzean. Izan ere, Martinez de Lagosi iruditzen zaio hizkuntza ohituretan eragin handia duela testuinguruak, baita horretan era guztietako erakundeek sekulako garrantzia dutela ere. Hargatik, entitateen funtzionamenduan dauden inertziak irauli behar direla uste du.