Aurten ere gune euskaldun askotan gaztelaniaren nagusitasunaz ohartu baita. Turismoaren arloan ere euskarak izan dezakeen garrantzia ekarri dio gogora horrek. Eta aipatu du erakundeek lan handia egin dutela, baina badirudiela kontzientzia ez dela herritarrengana heldu. Konplexuak izateak eta txiki sentitzeak pisatzen duen arren, euskaldunek ahaldundu eta partekatzeko dutena harrotasunez erakutsi behar dutela nabarmendu du.