Pilsner garagardoa Txekiako hiri horretan hasi ziren. 1839an, garagardo txarra ekiditeko, lantegi publikoa zabaldu zuten. Lager legamiarekin, behe fermentazioan ekoizten da. Tenperatura baxuagoak behar zituzten eta horretarako kobazuloetan uzten zuten. 1942an Bavariako garagardogile bat kontratatu eta Pilsen ehrriko lehen garagardoa atera zuten. Orduan malta argiagoak erabiltzen hasi ziren, inguruko Saaz izeneko lupulu motarekin. Gaur egun Pilsner Urquell izena du garagardoak.
Bestetik Budweiser markaren eztabaida ekarri dugu. 1907az geroztik mundu osoan dago eztabaida juridikoa. Budweis Txekiako herri bat da. AEBtara esportatzen hasi ziren 1872an, eta bertako garagardogile batek Budweiser izenarekin estiloa imitatu zuen. Ordutik hona eztabaida eta epaiketak dira abian. Txekiako Budweiser oraindik ere publikoa da, 600 langile ditu, eta AEBtako Budweiser berriz multinazional bat da, 150 mila langilerekin. Ondorioa da toki askotan izen ezberdinez saltzen dela garagardo hau. HEHn AEBtako Budweiserrek irabazi zuen epaiketa eta txekiarra Budejovicky Budvar izenarekin saltzen da.