"Inoiz ez da inor euskaldunon lekuan jartzen gure hizkuntza eskubideak zapaltzen direnean"

Lakuako Gobernuaren 'Euskara bihotzetik ezpainetara' kanpainaren berri ekarri du Leire Narbaizak gaurkoan, dirudienez, euskararen erabilera sustatzea dute helburu lelo horrekin.

Audio_placeholder

"Inoiz ez da inor euskaldunon lekuan jartzen gure hizkuntza eskubideak zapaltzen direnean"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Narbaizak zalantza du, ordea, batzuek benetan maite ote duten euskara. Joan den asteko Pedro Azpiazu eta Estefania Beltran de Heredia sailburuen pasadizoak ekarri ditu gogora. Lehena, Ogasun eta Ekonomia sailburua, 'desazelerazio' esaten behin eta berriz trabatu zen jendaurrean. Bigarrenak, Segurtasun sailburuak, esan zuen ertzain askok ez dutela euskaltegira joaterik izan ETAren erruz.