Izan ere, ekimenari dagokionez, euskalgintza inoiz baino indartsuago dagoela uste du Mugikak. Ikasturteko lorpenak horren erakusle direla iruditzen zaio, baina Soziolinguistika Klusterrak egindako kale neurketaren emaitzek erabileraren beherakada erakusten dutenez, iruditzen zaio hizkuntza politika bera dagoela krisian. Mugikaren ustez, euskararen ezagutzan sakontzen segitu beharra dago, eta euskararen lurralde osoa aintzat hartuko duen estrategia ondu beharra dago.