"Administrazio euskalduna lortzeko gidaritza hartu eta baliabideak jarri behar dira"

Herritarrek, oraindik ere, administrazioarekiko harremanetan euskaraz aritzeko dituzten zailtasunei erreparatu die Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. 2016ko kasuak aztertuta ondorio horretara heldu baitira: euskarak, bertako hizkuntza izan arren, administrazioan bigarren mailako trataera ematen zaiola.

Audio_placeholder

"Administrazio euskalduna lortzeko gidaritza hartu eta baliabideak jarri behar dira"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Petriatiren hitzetan, euskaraz jardun nahi duen herritarrak sufritu egiten du administrazioan, erdaldunek dituzten aukerak baino gutxiagorekin konformatu behar izaten du. Zerbitzu horien eskaintza euskaraz ere bermatzeko, langile euskaldunak bermatu behar direla nabarmendu du.