Ordutik hona, gaiak luze eta sakon hitz egiteko aukera eman duela uste du Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok, eta pozik daude egindako ekarpenagatik. Euskarazko blogen komunitateari begira jarrita, berriz, txikia dela aitortzen du eta horretan bi osagai nabarmendu ditu: pertsonak eta teknologia. Blogariak eurak eta gizartea trebatzeko beharra dagoela iruditzen zaio Acasusori eta horretan ekarpena egiteko konpromisoa du Azkue Fundazioak.