"Erdaldunen estres linguistikoaz ohartuta, gutxien uste nuen tokietan zubiak eraiki ditut"

Batzuetan, bere buruari galdetzen dio Ainize Madariagak zer ote den hizkuntza normalizatuan bizitzea, hizkuntza arrangurarik ez dutenak nola bizi ote diren.

Audio_placeholder

"Erdaldunen estres linguistikoaz ohartuta, gutxien uste nuen tokietan zubiak eraiki ditut"

Loading player...
Ainize Madariaga
Ainize Madariaga

Izan ere, berari barnekoa eta intimoa iruditzen zaion euskara etengabe kuestionatua dela sentitzen du, baina ikasi du min horrekin bizitzen. Haren hitzetan, euskaldunok geure burua biktimizatzeko joera ere badugu. Hargatik, gaixorik gaudela ohartzea da lehen urratsa, gero, beste era batera bizitzeko gai garela sinestera pasatzeko. Hala ere, gure inguruko erdaldunek ere ariketa bera egin dezaketela ohartu da, ulertu baitu erdaldunek ere bizi dutela estres linguistikoa.