Has accedido a una noticia de pago y has consumido un clic de tu cuenta personal.
"Aprobetxa dezagun Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloan ordezkatutako aniztasuna etorkizuneko orubeak zehazteko"
Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak euskal sindikalgintzarekin gaur bertan egindako agerraldiaz hitz egin du Paul Bilbaok. Donostiako Miramar jauregian egin dute agerraldia, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa abiarazi zuten leku berean.
"Aprobetxa dezagun Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloan ordezkatutako aniztasuna etorkizuneko orubeak zehazteko"
Loading player...
Bilbaoren hitzetan, protokolo horrekin, Euskal Herrian inoizko adostasunik handiena erdietsi zuten euskalgintzan lanean dihardutenen artean. Hain justu, ELA eta LABeko idazkari nagusiek, EHNE, ESK, Hiru eta Steilaseko ordezkariek berretsi dute protokoloarekiko babesa gaurko agerraldian.