"Jendaurrean euskara eraginkorrago erabiltzeko, Peruarri bisitatzea gomendagarria da"

Duela hiru aste Peruarrira joan zen Estiñe Astorkia, Iñaki Perurena harri jasotzaileak artisautzaren kulturari segika, mendian eraikitako museora.

Audio_placeholder

"Jendaurrean euskara eraginkorrago erabiltzeko, Peruarri bisitatzea gomendagarria da"

Loading player...
Estiñe Astorkia
Estiñe Astorkia

Astorkia gehien poztu zuena Perurenak gida lanak egiterakoan baliatu zuen hizkuntza kudeaketa izan zen. Euskaraz ulertzen zutenak eta ez zutenak kontuan hartuta, edukia denei helarazi zielako ezer errepikatu gabe. Perurenak hartzaile bakoitzari eman nahi zion mezua ematen asmatu zuen, besteak beste, euskaraz bertso bat kantatuta. Astorkiak nabarmendu du bertsoa euskaldunek soilik ulertu zuten, baina horrela, euskaraz ez dakitenei ulertarazi zien Perurenak euskarara hurbilduz gero zer irabaz dezaketen.