Hezkuntzako grebez hausnarketa, Eliraleren 'Xihiko', eta herriarteko gipuzkoako bertso finala

Bizkaiko albisteen errepasoa egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Tertuliara, berriz, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu zaizkigu eta hezkuntza eremuko greben harira, hezkuntza publikoan dagoen blokeo egoeraz hausnartu dugu

Audio_placeholder

Hezkuntzako grebez hausnarketa, Eliraleren 'Xihiko', eta herriarteko gipuzkoako bertso finala

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoak eman dizkigu bihar Oreretan eskainiko duten 'Xihiko' obrari buruzko xehetasunak. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu batu da eta sorpresan harrapatu du Nekane Zinkunegi esatara, hari buruzko kantu proposamenak ekarri baititu. Amaitzeko, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalari buruzkoak izan ditugu entzungai Oiartzun irratiari esker.