"Gazteak dira Internet eta mugikorren kontsumitzaileak eta euskaraz egin dezaten nahi dugu"

Joan den maiatzaren 17an, Euskarazko Interneten Eguna ospatu zuten Azpeitian. PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok gurean esan duenez, euskarak Interneten duen presentziari garrantzia ematea delako euren xedea.

Audio_placeholder

"Gazteak dira Internet eta mugikorren kontsumitzaileak eta euskaraz egin dezaten nahi dugu"

Loading player...
Josu Waliño
Josu Waliño

Aurten, egun hori baliatu dute 'Interneten ere lehen hitza euskaraz' dinamika aurkezteko. Waliñoren hitzetan, oso erabiltzaile gutxik dute euskara nabigatzeko hizkuntza gisa zehaztuta, eta horrek eragin nabarmena izan dezake hizkuntzarekiko kontzientzian. Bakoitzak ahalegin txikia eginda, ekarpen handia egin daiteke Interneten euskalduntzean eta horretarako sortu dituzten aplikazioen berri ekarri du gaurkoan.