Bertsolariek bertsoa asmakizun gisa bota eta partaideek zein kontzeptutaz ari ziren asmatu behar zuten. Amaia Iturriotz, Jon Otegi eta Felix Zubiarekin bertso kantari aritu zen Ibarguren bera ere. Gogora ekarri du bertso saio klinikoen helburua osasungoa euskaraz izan daitekeela erakustea dela, gazteek osasun arloa euskaldun irudikatzen laguntzen duela. Eta aurrerantzean ere horretan segitzeko zitak badituztela nabarmendu du.