EHko Atlas Geopoetikoa, nafar errejimenaren tema eta Oiartzun haraneko kantu bilduma

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Mixel Etxekoparrekin hitz egin du Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaz kaleratu duten tomoaz, eta horren berri ekarri du irratien tartera.

Loading player...
|19/05/2017 18:29
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, historian ahaztuta geratu diren emakume bertsolariez egindako erreportajea. Maite Sabalza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, eta nafar errejimenak ekainaren 3rako nafar sinboloen defentsan Irulean antolatutako manifestazioa aipatu du, besteak beste. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Joxean Agirreren 'Elgeta)' zein Kattalin Minerren 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Oiartzun irratko Mirari Matiarenak Agustin Mendizabalekin hitz egin du 'Hau leku aittorra' kantu bildumaz.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa