Umorearen erabilera politikoa, Errekaleorreko istiluak eta Gerda Taro argazkilaria

Sakanako albisteen errepasoa egin du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Umorearen erabilera politikoa, Errekaleorreko istiluak eta Gerda Taro argazkilaria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Tertuliara, berriz, Izar Mendiguren eta Jagoba Zulueta batu zaizkigu eta Borja Cobeagaren 'Fe de etarras' film proiektuari tiraka, umorearen erabilera politikoaz hausnartu dugu. Ondoren, Errekaleor auzoko Jonekin hitz egin dugu, goizean, argindarra moztera joan diren ertzainen eta auzotarren artean sortu den egoeraren balorazioa egin du. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu eta Irantzu Pastor argazkilaria batu dira eta Robert Capa izenaren itzalean aritu zen Gerda Taroren lanez hitz egin dute. Amaitzeko, Koldo Otamendirekin egon gara igande honetarako Urnietan antolatu duten Musikazuzeneaneko jaialdi akustikoaz hizketan.