"Gizartean eragina dutenek ikusi behar dute erantzukizuna dutela hizkuntza normalizazioan"

Duela zenbait urte, eskolan euskara jasotzen zutenak euskaldunak izango zirenaren ustea hedatua zegoela uste du Eneritz Albizuk. Denborak, ordea, erakutsi du ezagutza eta erabilera ez daudela horren lotuta.

Audio_placeholder

"Gizartean eragina dutenek ikusi behar dute erantzukizuna dutela hizkuntza normalizazioan"

Loading player...
Eneritz Albizu
Eneritz Albizu

Irakasle eta gurasoen paperari erreparatu izan zaio gaztetxoen hizkuntza ohituretan eragiteko. Horrekin segitu behar dela uste du Albizuk, baina Iruñean joan den astean egindako proposamenari heldu dio. Euskarabideak antolatutako jardunaldietan, kirolak euskararen sozializazioan izan dezakeen eraginaz hausnartu baitzuten. Horregatik iruditzen zaio Albizuri erreferente izan daitezkeen horiek euskararekin erlazionatzeko aukera sustatu behar dela.