Euskal aktoreek jasaten duten jazarpenaz, Itziar Ituñok, Tessa Andonegik eta Jon Garañok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Ondoren, Halabedi irratiko Igor Goikoleak EHE Euskal Herrian Euskarazeko Azaitz Gartziarekin hitz egin du. Komunikazioaren atalera Behategiko Libe Mimenza batu da eta Gurean.eus atariaz zein Dokusare proiektuaz hitz egin du. Amaitzeko, bihar eta etzi Lasarte-Orian egingo diren Udaltop topaketez hitz egin dugu Iñaki Arruti euskara teknikariarekin