Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, Beñat Gaztelumendik bertso pilota dinamikaren Argentinako bidaiaz egindako kronika. Mikel Elorza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, igande honetan Euskal Herriko 50 bat herritan egingo diren galdeketei eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliari erreparatu die. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Mikel Hernandez Abaituaren 'Airearen isla' zein Joseba Lozanoren 'Herioren mandataria' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek bihar Antzuolan ospatuko duten Auzoko jaiaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.