'Poetak Maiatzean' jaialdiarekin bat egingo dute eta musika eta poesia batuko dituen lau ikuskizun eskainiko baitituzte. Horrez gain, literaturari tartea egiten segituta, mailatzaren 16an Iban Zaldua idazlearen bisita jasoko dute, eta 18an Toti Martinez de Lezearena. 'Euskararen biziberritzea' ikastaroaren itxiera mahai-inguruan, berriz, Belen Urangak eta Mikel Irizarrek hartuko dute parte eta 'Mendebaleko euskara' liburua aurkeztuko du eta Koldo Zuazok, egun horretan azken urteetan landutako hipotesi dialektologikoa azalduko du. Maiatzaren 26an, 'Ikimilikiliklik: Joxan Artzeren unibertsoa' erakusketa irekiko dute, Mikel Laboa Katedrako Juan Kruz Igerabideren laguntzaz. Eta beste hainbat gonbidatu eta ikastaro ere antolatu dituzte.