Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, igande honetan 50 herritan estatus politikoaz egingo diren galdeketei buruzko erreportajea aipatu du. Hain justu, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Josune Agirrerekin hitz egin du igandean Legution egingo duten galdeketaz. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu batu da eta prentsa askatasunak Mexikon eta Turkian duen egoeraz hitz egin du, besteak beste.