Tertulian, berriz, polizien eta faxismoaren aurka erresistentzia baketsua baliatzeagatik argazkietan ezagun egin diren emakumeen ikusgarritasunaz hausnartu dugu Malen Aldalur eta Ikoitz Arresrekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Karmelo ikastolako Olatz Egigureni elkarrizketa egin dio, ostiral honetarako LOMCE erreformako azterketen aurka antolatu duten planto egunaz. Lanki ikertegiko Ion Lezetak aurtengo Kooperatiagintzan Aditu Titulua ikastaroak eman duena baloratu du. Amaitzeko, Amaia Agirianok adimen gaitasun handiko haurrez Txapa irratian esandakoak izan ditugu entzungai.