"Teknologia interakzioarekin, erabiltzaileek hiztegiak aberasten dituzte"

Elhuyarrek ia 30 urte daramatza hiztegigintzan, baina hizkuntzekiko lana ez dela horretara mugatzen ekarri du gogora Klara Ceberio Bergerrek, Elhuyarren hizkuntza baliabide eta tresnen arduradunak.

Audio_placeholder

"Teknologia interakzioarekin, erabiltzaileek hiztegiak aberasten dituzte"

Loading player...
Klara Ceberio
Klara Ceberio

Gaurkoan, hiztegiak.elhuyar.eus hiztegi elebidunen atarian egin dituzten azken berrikuntzez hitz egin du. Orain arte, hiztegiko sarreretan eta itzulpenetan egin zitezkeen kontsultak, eta orain adibideetan ere egin daitezke. 2013. urtean, ahotsaren sintesia ere gehitu zuten webgune horretan, orain, urrats bat gehiago egin eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko AhoLab laborategiaren sistema txertatu diote ahots bidez bilaketak egiteko. Horrez gain, denen eskura jarri dituzte orain arte erregistratutako erabiltzaileen eskura soilik zeuden aukerak.