Izan ere, ikerketen arabera, geroz eta garrantzia gehiago ematen diote kontsumitzaileek gertukoari. Gertutasun horren barnean, bezeroak harreman hizkuntza hautatzeko aukera izatea garrantzitsua dela uste du Petriatik, horregatik iruditzen zaio tresna erabilgarria Baduzu.eus ataria. Kontsumo harremanak euskaraz egitea errazten duen kluba da, euskalgintzako hainbat eragilek elkarlanean abian jarri dutena, euskaraz saldu eta erosi nahi dutenak harremanetan jartzeko.