Atzo abiatu baitzen Otxandiotik milaka korrikalari, txirrindulari, patinatzaile eta bestelako artisten berotasuna lagun. Gasteiza iritsi zenean, Oihaneder, GEU eta Aleako lagunek ere hartu zuten lekukoa 'Atera txinparta BatZuk euskarari' lelopean. Apirilaren 9an, Iruñean amaituko da Korrika, baina Pedruzok proposamena egin du: "Eman diezaiogun euskara elkarri, egunero elkar euskahaldundu gaitezen".