Elhuyarreko hiztegigintza-saileko teknikaria da Alkiza eta 2009an argitaratu zuten Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa ekarri du gogora. Paperean argitaratzeaz gain, Interneten jarri zuten, sarean unean uneko bertsio eguneratua eskuragai jartzeko. Orain, urrats bat egin dute aurrera Interneteko entziklopedia proiektu bihurtzeko. Horretarako, plataforma kolaboratibo bat sortu dute, nahi duen edonork hura aldatzen edo berritzen parte har dezan. Beti ere, aditu talde batek begiratuko ditu proposamen horiek, argitaratzen denaren kalitatea bermatzeko.