KORRIKA20 jarraipena Info7 irratian

Badator Korrika20, ostegun honetan Otxandion hasi eta datorren igandean, apirilak 9, iritsiko da euskararen lekukoa Iruñera.  Ostegunean zuzenean jarraitu ahal izango duzu Korrikaren abiatzea Info7 irratian, saio berezia egingo dugu 16:30tatik aurrera.  Hortik aurrera,  egunero, jarraipen zuzena egingo diogu Korrikari  konexio, elkarrizketa eta erreportaje bidez.

Audio_placeholder

KORRIKA20 jarraipena Info7 irratian

Loading player...
Korrika 20 ibilbidea, herriz-herri
Korrika 20 ibilbidea, herriz-herri

Egunero-egunero 3 aldiz egingo dugu bat AEKko Korrikako furgonetarekin bertako berri zuzena izateko. Goizeko 08:05etan eta 11:05etan izanen dira lehen bi konexioak, Kalegorrian magazinean. Eguneko hirugarren konexioa arratsaldeko Arrosa Sareko Zebrabidea saioan egingo da.  Konexioak egiteaz gain, Kalegorrian magazinean Korrikako antolatzaile, parte hartzaile eta bestelako protagonistekin hitz egingo dugu.  Eguerdiko albistegian  zein iluntzeko Gakoa saioan  eguneko errepasoa eginen da, gertakari nabarmenenak aipatuz eta hurrengo eguneko aurrerapea eginez.

Korrika 20 edizio honek aukeratutako leloa "Batzuk" da. Leloari fidel, Info7 irratiak NAIZekin elkarlanean, Korrikak gordetzen dituen istorio polit BATZUK kontatuko dizkiogu  entzuleei. Igandetik aurrera, egunero, ikus-entzunezko pieza bat eta irrati erreportai bai zabalduko ditugu istorio bitxi zein polit hauen berri emanez.

Horretaz gain, aurten, lehen Korrika hura martxan jarri zuten herritarrak omenduko dira. 1980ko azaroaren 29an hasi zen Oñatiko unibertsitatetik lehen Korrika eta Bilbon amaitu zen abenduaren 7an. Lehen edizio horretan, eguraldi kaxkarrari aurre egiteaz gain, izan ziren beste hainbat gertakari eta horiek guztiak errepasatuko ditugu #Korrikahemeroteka tartean. Egunero, irratian eta sare sozialetan zabalduko dugu EGIN egunkariak lehen Korrika haren inguruan plazaratutako kronika.