"Kalean bizi duten eleaniztasuna teknologiara eramaten dute gazteek"

Azken aldian euskara eta tekonologiarekin zerikusia duten ekitaldietan parte hartu du PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok.

Audio_placeholder

"Kalean bizi duten eleaniztasuna teknologiara eramaten dute gazteek"

Loading player...
Josu Waliño
Josu Waliño

Fundazioak berak antolatutako PuntuEUS Behatokiaren 2016ko txostenaren aurkezpenean, eta Gaztezulo aldizkariak, unibertsitateek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ika-Mizka egitasmoan. Lehenaren kasuan, 2016an euskarak Interneten izan duen presentziaren berri eman zuten, kontuan izanda, euskarazko webguneei erreparatzen zaiela eta ez harreman digitaletako hizkuntzari. Bigarrenaren kasuan, errealitatea ezagutzeko aukera eman dio, gazteen komunikazio ohiturak ezagutu ditu. Trabarik gabe euskaraz bizi nahi dutela ondorioztatu du, ez baitute euskarazko jardunean anglizismoak baliatzea gaizki ikusten.