Profesionalek euren jarduna nola egokitu behar duten herritarrei ahalik eta arretarik onena eskaintzeko. Nafarroako OEEkoek antolatutako biltzarrean landuko dute gai hori, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean. Hiru mahai inguru izango dituzte bertan: sexu nortasunari buruzkoa, osasuna eta generoen ingurukoa eta ongizateko modu desberdinen bueltakoa. Topaketa horretan OEEren urteroko biltzarra egiteko aukera ere baliatuko dute, orain arte egindakoak errepasatu eta aurrera begirakoak planifikatzeko.