Martinez de Lagosek ulertzen du kanpaina euskaldunok euskaraz aritzera animatzeko pentsatuta dagoela, ulertzen du Osakidetzak modu inplizituan esaten duela pazienteen hautua errespetatzeko ahalegina egingo duela, baina badaki Osakidetzak hori betetzeko zailtasunak dituela, zailtasun praktiko eta objetiboak. Gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak funtzionarioen hizkuntza eskakizunen errebisioa berriro egingo duela iragarri eta enegarrenez hizkuntza perfilen eztabaida sortu dela. Beti ari garela zerbitzuez, herritarrak artatzeaz, baina gutxitan administrazioaren funtzionamenduaz, bere lan-hizkuntzaz eta egungo egoera ia elebakarra betikotzeaz.