Haiek onartu zioten, baina ikasleetako batek, erosoago sentituko zenez, ekarpenak euskaraz egin nahi zituela esan zuen, irakasleak ez zion inolako oztoporik jarri. Ikastaroan parte hartzen ari zen beste batek, ordea, euskaraz arituko zela esan zuen hari galdetu omen zion: "Jesus, halako gazte eta erdaraz egiteko abileziarik ez? Zer zara ba, basaerritarra?". Albizuk uste du euskara bizitzeko modu jakin batekin lotzen dela, eta, gainera, bizimodu horri duintasuna kentzen zaiola.